XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): ikasgela taldekako lanean, denena den materialez, ikasgelako bileretan, errespontsabilitate banaketan oinarriturik eratzen bada, edota ikasgelan eredu autoritario bat aplikatzen bada, ondorioak desberdinak izango dira, derrigorrez.

2. Baitare, azpimarratu behar da, planteatutako helburuak erdiesteko metodologia egoki batek duen garrantzia.

Teoriaren eta praktikaren artean sarritan eman ohi diren kontraesanak ebitatu behar dira, esate baterako, behaketa eta esperimentazio ohiturak garatu nahi izan arren, praktikan liburu bakar bat ikastera, azpimarratzera eta irakurtzera mugatzea.

Behatu, anotatu, aurkeztatu, sailkatu, inbentariatu, ordenatu, aurkitu, asmatu, eskuhartu, eratu, erabili, neurtu, zaindu, konpartitu... eskolako praktikan konjugatu beharreko zenbait aditza dira.

Beraz, hemen proposatzen diren helburuak erdietsi ahal izateko, ez da aski irakurtzea, azpimarratzea, ikastea eta erantzutea.

Sentidu honetan, bi arrisku eta bi errekurtso metodologiko seinalatzen ditugu: a) Jakintza mordoa - ereduak.

b) Gehiegizko sailkapena - esperientzia globalizatzaileak.

a) Sarritan, jakintza asko emateko kezka larriak metodologia pasibo bat hartzea behartzen du derrigorrez ez bait dago denborarik gauza gehiagotarako.

Sarrera honetako hastapenetan esan da adin honetako haurrak oraindik ez duela ikasketa sistematiko edo zientifiko batetarako ahalmenik.

Zailtasun hau gainditzeko era bat ereduak ikastera jotzea da.

Gisa honetako adibide asko aurkituko duzue orientabideetan: ibai bat, kale bat, bi lan mota, herri bat, ugaztun bat, landare hazi bat... aztertzea.

Aspektu desberdinak sakontzeko aukera ematen dute ereduek, lan-eskemak beste alor batzutan aplikatzeko, analogia edo kontrastearen araberako alderaketak egiteko, diferentziatzeko, jeneralizatzeko... posibilitate ta guzti, oraindik zientziaren ikuspegi sistematikotara heldu gabe.

b) Orientabide hauetan lan-gaiak eskema formal baten arabera ordenatuak agertzen dira.

Eskema formal bat izateak eta zientzien (natur eta sozialak) barne egiturak beragan duen eraginak edukien sailkapen handiegiak egiteko arriskura garamatzate, eta beharrezko globalizapena ahazterantz.

Esperientzia globalizatzaileak planteatzeak bakarrik, horretxek eta ez beste ezerk, gainditu ditzake diferentzia teoriko horiek.

Errealitatean ingurune fisikoa eta ingurune soziala elkar nahasita agertzen dira, interrelazio dinamiko batetan hain zuzen ere esate baterako, herria aztertzerakoan.

Ingurunearekiko harremanak, heltze moduak, manipulazioak, burutzeak ulermenak eta adierazpenak, aurkeztapenak, globalizazioko bide bat izan daitekeen osotasun bat osatzen dute.

Eskola eta eskolako aktibitatea ingurune bizi batetara irekitzea da egin behar dena, ingurune nahiz natural hala sozial batetara.

Estatikoan, datu hutsean geratzea ez zaigu aski.

Ingurune bizia aztertzeak bere dinamikan, bere jende artean, bere aktibitatean, bere harremanetan, interakzio fisiko, biologikoetan, giza-interakzioetan... sartzea suposatzen du, (...).